jueves, 3 de diciembre de 2020


Boluntarioen Nazioarteko Eguna

Día Internacioal del Voluntariado

2020. urte hau urte berezia gertatzen ari da, ia guztion planak hankaz gora jarri dizkigu. Gure elkarteetan ere eragina izan du, kasu batzuetan gure boluntariotza programak gelditu, beste batzuetan indartu eta gehienetan moldatu egin behar izan ditugu.

Gure ohiko emanaldi, topaketa eta kale ekintzak ere bertan behera utzi edo beste modu batzuetan moldatu behar izan ditugu , baina ez genuke nahi boluntariotza bistaratu gabe egun hau pasatzen uztea. Aurten ere garrantzitsua baita boluntariotza ereiten, zaintzen eta indartzen jarraitzea, aurrerantzean ere ematen dituen fruituak jasotzen jarraitu ahal izateko.